Faltan botako zaituztet

  Hegazkinak lurra ikutzeari utzi zion momentuan bertan konturatu nintzen amaitua zegoela, akabo, gure hamar eguneko abenturatxoa Italian. Bi ordu eta zertxobait gehiago eta lurra hartzean negar malkoei begi-kaioletatik ihes egiten uztea besterik etzegoen.

Leihotik kanpora so nengoen hiriaren argiak aho zabalik ikuskatuz; inoiz bidaiatu gabea nengoen gauez, eta paisaia magikoa iruditzen zitzaidan. Bat-batean, letra batzuk ikusi nituen hainbeste argi artifizialen artean, farola batzuen argiek indar gehiago edukiko balute bezala. FBZ. Nire ondoan erdi lokarturik zegoen Gorka ez zen horretaz jabetu, ez nire atzean zegoen Tere ere. FBZ. Zer esan nahiko zuten? Zer motatako mezua bidaltzen zidan (zigun) zapaldu ez genuen hiriak? FBZ. Erantzuna oihartzun urrun baten antzera heldu zen nigana. Faltan Botako Zaitut.

Bai, faltan botako zaitut Italia, faltan botako zaitut Irati, Ainhoa, Nerea, Ane, Josu, Amaia, Iraitz, Idoia, Eñaut, Gorka, MIkel, Arrate, Mailaen, Izaro, Oskia, Blanca, Tere, Maialen, Alaine, Elena, Nagore, Josu, Michele…

Nola jakin ote zuen Bruselasek gure barne-barneko sentimenduei buruz? Ez genuen Vienan, Bolzanon, Torinon edo Milanen bezala bere kaleetan gure bizitzaren zati bat utzi, une ahaztezin mordo bat, irribarre bat, paperean negartutako hitz batzuk… Eta hala ere… Bruselasek bazekien gure joanaren berri, gure bihotz-taupaden bizkortasunaren berri.

Jakingo ote zuen gure etorkizunaren berri? Loiun eta Donostian irauliko genituen malko sakonenen berri? Taldea banatuko ote zen, edo gutako batek (edo gehiagok) arrakasta lortuko ote zuten? … Nork daki. Hori ez dago hiri baten mezu sekretuen menpe, ez norbaitek asmatutako Jainkoaren, politikari herdoildu baten hitzaldi edo patua delakoaren menpe. 

Etorkizuna gure menpe zegoen, dago, eta gure betebeharra izango da aurrera egitea. Ilun, ezezagun datozkigu goizak, zer egingo ote dut, zer sentituko ote dut… ezer ez da ziurra, ezer ez da izango inoiz.

Beno, gauza bat bai

FALTAN BOTAKO ZAITUZTET 

~ por mirrorlady en Septiembre 22, 2007.

Una respuesta to “Faltan botako zaituztet”

  1. parka zuzentzeagatik baia noiz egon ginen Vienan??? jajaja, lapsus bat. Ei , urruzunokoan bardine dao. Bueno majisima. Blogen mundu wordpress honetara batu zarela, nonoz hametik pasako naz idazten dozuna irakurtzeko. Mosu handi bat, handieeeeeeeeeeeeee eh!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Nagore, zerugorri, nago, na,…, jajajaja, guruzun modun. Mosus

Escribe un comentario